Cast.

|

Fran.

“Gure seme-alabei elkarbizitzen, arauak betetzen, zuzen jokatzen, enpatia garatzen eta euren buruak zaintzen derrigorrez irakatsi behar diegu.

 

Eta libre nahi ditugu, pozik, burujabe, gorputzjabe, jakinminez gainezka, bidegabekeriei eta zentzugabekeriei kontra egiten, euren buruari eta izaerari entzuten, desobeditzen.”

 

 

Sinopsia

 

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!

 

Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.

Inondik Inora

 

Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da.

 

Gauza mordoa 50 minutuko formatu txiki-ertaineko 4 urtetik gorakoentzako espektakulu familiar batentzat... Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!