Patricia Urrutiak (Bilbo, 1977), Philipe Gaulierrekin (London) eta Mar Navarrorekin (Madril) antzezle-ikasketak burutzen ditu. Formakuntza osatzeko hainbat maisurekin egindako ikastaroak baliatzen ditu (Mick Bahrnfather, Marcello Magni, Tappa Sudana, Will Keen...). Horrez gain, musika eta biolin ikasketak ditu. Baita EHUko Filologia Klasikoko lizentziatura ere. Ingelesa, frantsesa, grekera modernoa, euskara eta gaztelania dakizki. Antzezle- eta zuzendari-lanetan hainbat konpainiarekin aritu da (Francoren Bilobari Gutuna, Hozkailua, Godot, Lapur-minak…). Interpretazio, inprobisazio eta klown ikastaroetan irakasle jardun du Italian, Belgikan, Kolonbian, Holandan, Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian eta telebistarako zein zinemarako hainbat ekoizpenetan hartu du parte. 2018tik Durangoko Karrika Antzerki taldearen zuzendaria da.
2017an abiatzen du Benetan Be egitasmoa, ZUBI deialdiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren bultzadarekin. Euskara hutsean antzerkiaren bitartez bizitzan sortzen diren galdera, zirrara, eta beharren aurrean hausnarketarako sormen gunea izateko indarragaz jaio zen. Benetan Be Teatroaren sorkuntza lanetan musika eta antzerki sorkuntza elkarren eskutik joan dira beti. Haurrak eta gazteak hazten laguntzeko helduon ezintasun, kontraesan eta ergelkeriak partekatzen dituzte. Beti ere umorezko sorkuntza originalak plazaratzen, euskaraz soilik gauzatzen direnak. Patricia da Benetan Be Teatroaren zuzendari artistikoa eta ekoizlea. Testuak ere, berak idazten ditu. Proiektuak berak abiatzen baditu ere, antzezlanak talde-lan sendoaren emaitza dira beti (Inondik Inora, Porno vs Afrodita, Batetik Bestera, Batetik Bestera Kontzertua, Bidutzi).
Hizkuntzak, antzerkia eta musika zoratzen maite ditu. Antzerkia antzeztu, idatzi, zuzendu eta Benetan Be Teatroaren jaiotzatik, ekoiztu ere egiten du.