-  Antzezlanak  -

BATETIK BESTERA.

Txoriburu izango gara

 

Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku…

 

Xo, xo, xo…

 

Begira, begira, begira!!

 

"Batetik Bestera" hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia izango da. Giza migrazioei buruz hitz egingo dugu txorien migrazioen bidez. Umoretik helduko diogu gaiari eta txotxongilo eta bideoproiekzioen laguntzaz, zuzeneko musikaren uhinek hegalean altxatuko dituzte ikusleak antzokiko eserlekuetatik.

 

Web >>

PORNO vs AFRODITA.

//EDO I♥#GORKAURBIZU//

 

Porno vs Afrodita (edo I ♥#gorkaurbizu) izango da heziketa sexual eta afektiboa ardatz hartuta, helduei eta heldu ez direnei zuzeneko musikaz blai zuzendutako 60 minutuko antzerkia.

 

Bai, bai, bai, bai, bai; gora, gora, gora; e, e, e; nora zoaz?! Beherago beherago, beherago; hortxe, hortxe... Bai, bai, hortxe, bikain. Ni, ondo. Hortik, ondo? Ondo entzuten da? Bai? Bikain! Bagoaz! Bat… bi… bat, bi, hiru, lau!

 

Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

 

Web >>

INONDIK INORA

 

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar.  Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.

 

Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da.

 

Gauza mordoa 50 minutuko formatu txiki-ertaineko 4 urtetik gorakoentzako espektakulu familiar batentzat... Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!

 

Web >>

Benetan Be Teatroa      ·      benetanbe@gmail.com      ·      Tel.: (0034) 696 25 69 25